DATORREN ASTEAN

Datorren asteartean...

miércoles, 28 de octubre de 2015

JOGURTA FRUTAREKIN

Osagaiak

-Melokotoia
-kiwia
-Jogurta


Nola egin:

Lehendabizi, melokotoia eta kiwia zuritu, ondoren biak bereizi eta  irabiagailuarekin pure bezalako bat egin, ondoren berdina egin jogurtarekin. Azkenik dena ontzi batera bota,baina hori bai dentsitatearen arabera bota behar da, dena nahastatu gabe gera dadin, horretarako, lehenengo melokotoiaren purea bota, gero kiwiarena eta azkenik jogurta.
                                                      


BON PROFIT!!!!

 Agian interesatzen zaizu: Frutak eta berdurak: zer esaten digu koloreak?

martes, 20 de octubre de 2015

"ASCOT" MADALENAK

OSAGAIAK:
  • IRINA 250g
  • AZUKREA 250g
  • ESNEA 90cl
  • LEGAMIA SOBRE 1
  • OLIOA BASO 1
  • ARRAUTZAK 4
DEKORATZEKO:
  • TXOKOLATE ZURIA
  • KONFETIA
  • KOLOREETAKO FONDANT
  • TXOKOLATEZKO TXIRBILAK (birutak)
PRESTAKETA:
  1. Arrautzak eta azukrea ondo nahastu. Ondoren irina legamiarekin nahastatu eta bahetu (tamizatu). Gero lehengo nahasketara gehitu.
  2. Orea  moldeetara bota eta labean sartu eta itxaron 20 minutu. ( labea 180 gradutan egon behar da).
  3. Bitartean, fondant-arekin loretxoak, korbatak, kotxea... egin dezakezu.
  4. Txokolate zuria urtzen ipini eta gero madalenen gainera bota.
  5. Txokolate beroaren gainean apaingarriak ipini.




BON APPETIT !!!!
Agian interesatzen zaizu: "La madalena, un postre real"

miércoles, 14 de octubre de 2015

ARROZA TXIRLEKIN (4 pertsonentzako)

OSAGAIAK:
-Tipulatxo bat
-2 hagin berakatz
-Lau taza kafe, arroz
-300g txirla
-Perrexila

PAUSOAK:
1.- Berakatza eta tipulatxoa moztu zati txikitan, eta jarri sutan olioarekin.
2.- Tarterara bota arroza eta nahastu, eta ondoren txirlak bota.
3.- Bota arrozaren neurriaren hiru bolumen ur edo arrain salda, eta bolumen bat ardo txuria; bota perrexila eta gatza ere.
4.- Su bizian jarri, eta bost minutu kontatu.
5.- Ondoren beste 20 minutu, su motelean.
6.- Sutatik kendu eta zapi batekin estali.
7.- Azkenik jan eta ON EGIN!!!


¡BUEN PROVECHO!

miércoles, 7 de octubre de 2015

TXANPINOI BETEAK

OSAGAIAK:
-Txanpinoiak
-Berakatza
-Urdaiazpikoa zati txikietan
-Gurina


1.- Txanpinoiak garbitu eta kirtenak kendu.
2.- Labeko plaka gurinez busti eta txanpinoiak jarri zuloa gorantz begira
3.- Zuloak bete berakatz eta urdaiazpiko zati txikiz.
4.- Zuloak itxi guriñez.
5.- Gatzitu.
6.- Labean 200 gradu 15 minutuz.
                                                       ON EGIN! 
                           

jueves, 1 de octubre de 2015

Ongi etorri gure blogera!

Astero-astero errezeta goxo eta errazak eskainiko dizkizuegu bertan.